E-mobilityko langileak 22 egunez egon dira greba mugagabean orain arteko lan baldintza eskasak salatu eta hobekuntzak lortzeko. Apirilaren 25ean hasi ziren greban eta maiatzaren 16an lortu dute enpresarekin ituna sinatzea.
Enpresa batzordeak prentsa-ohar batean adierazitakoaren arabera, lanuzteak «merezi izan du» eta «firmatu dugun itunak nabarmen hobetzen dizkigu lan baldintzak». Bestalde, akordioa greban egon diren 180 langileen konpromiso eta borrokarik gabe ez zela posible izango nabarmendu du.
Horrez gain, eragileengandik, herritarrengandik eta herriko hedabideetatik jasotako babesa ere eskertu du enpresak. Zera azpimarratu dute, "argi geratu da beste behin ere langile borrokaz lortzen direla langileon eskubideak eta greba egiteak merezi izaten duela".
Honako hobekuntza hauek lortu dituzte ELA sindikatuak jakitera eman duenez:
- KPI-az (Kontsumorako Prezioen Indizea, IPC) gaindiko soldata igoerak akordioaren hiru urteetarako (2022-2023-2024)
- Gaueko plusetan hobekuntzak
- Irteera eta dieten hobekuntzak
- Jardunaldi irregularraren jaitsiera
- Urteko jardunaldian jaitsiera