Adunako Herri Eskolaren historia eta ibilbidea, protagonistek kontatuta

Aiurri 2023ko aza. 17a, 15:00

Herriko belaunaldi ezberdinetako guraso, irakasle eta ikasleek solasaldi jakingarria osatu zuten Jasokundeko Andre Mariaren elizan, atzo. Xehetasun eta pasadizu ugari kontatu zituzten, Herri Eskolaren historia ederki asko laburbil dezaketenak. Kultur astearen egitarauarekin jarraituz, igandean, Adunako Eskola Txikien festako logoaren aurkezpen ekitaldia egingo dute. Hizlariekin argazki-sorta eta solasaldia bideoz osorik, ikusgai: 

Hona zeintzuk hartu zuten parte solasaldian, Ekhiñe Atorrasagasti Ugarte ikasle ohia eta Hamaika telebistako kazetariak gidatuta:

- Bibi Tejeria, ikasle ohia.

- Juan Kruz Igerabide, ikasle ohia, irakasle izana urtebetez eta gurasoa

- Arantza Zabala, ikasle ohia, ordezkari politiko izana eta gurasoa.

- Karmele Ugarte, irakasle ohia eta gurasoa.

- Amaia Sanchez, irakasle ohia eta gurasoa.

- Iasone Arrospide, ikasle ohia eta gurasoa.

- Naiara Artola, ikasle ohia eta gurasoa.

- Josune Gerrikagoitia, gurasoa eta 1997ko festaren antolatzailea.

- Jabier Zabala, gurasoa, alkate ohia eta 1997ko festaren antolatzailea.

- Mailu Aburuza, gurasoa eta 1997ko festaren antolatzailea.

- Begoña Zelaia, irakasle ohia.

- Lidia Urdinlaiz, irakasle ohia.

- Itsaso Noval, gaur egungo zuzendaria.

- Amaia Zarauz, zuzendari ohia eta idazkaria.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!