Herri-afarian izena emateko epea ostegun honetan amaituko da

Aiurri 2025ko abu. 4a, 07:53

Abuztuaren 14an, gaueko 21:00tan hasita, jaietako herri-afaria antolatu du Jai Batzordeak. Txartelak erosteko aukera dago Txantxane tabernan, hilaren 7ra bitarte.

Menua

  • Helduak: iberikoak, entsalada, rapea parrillan, txerri saiheskia parrillan, Eceizako pasteltxoak. Prezioa: 30 euro.
  • Haurrak: Iberikoak, urdaiazpiko kroketak, hanburgesak parrillan, patatak, izozkia. Prezioa: 12 euro.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!