Txekor-jatea, jaiei ekin aurretik

Aiurri 2025eko abuztuaren 5a

Igandean txekor-jatearen bueltako ospakizuna antolatu dute Adunan. Jaien aurreko asteburuko hitzordu nagusia izango da hori.

Sendotuz doa txekor-jatea. Ikusgai dagoen bideoa 2022koa da eta, ikus daitekeenez, mahai guztiak betez joan ziren, eguraldi ederreko abuztuko igandean.

ASTEBURU HONETAKO EGITARAUA

ABUZTUAK 9, LARUNBATA

14:00 60 urtetik gorakoen bazkaria Joxe Mendizabal musikariak alaituta.

16:00 XX. Adunako Esku Pilota Txapelketa eta V. Paleta Txapelketa. Caldereria Aburuza Saria.

 

ABUZTUAK 10,  IGANDEA
(TXEKOR-JATE EGUNA)

11:00 Txiki Krosa.

12:00 Sagardo dastaketa herriko trikitilari eta panderojoleek alaituta.

14:00 Txekor-jate bazkaria.

18:00 Toka Txapelketa herritarra.

19:30 - 21:00 Izer eta Alabier trikitilariekin erromeria.

21:00 Txekor jateko afaria.

22:30 - 01:00 Izer eta Alabier trikitilariekin erromeria.

Erlazionatuak

Adunako jaien egitaraua

Aiurri 2025 uzt 28 Aduna

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!