Adunako alkatearen agurra
"Adunako Jaiak 20O25 hemen dira aurten ere!
Urte osoko tentsioak botatzeko eta datorrenari indarberrituta aurre egiteko beharrezkoak ditugu aurtengo jaiak ere. Beraz, topera ospatzen saia gaitezen.
Urtero moduan, egitarau oparoa izango dugu eta musikaz, dantzaz, oilasko jokoaz, txekor jateaz eta nola ez, jubilatu, gazte eta herritarrok elkarrekin egiten ditugun otordu ezin hobeez gozatzeko aukera izango dugu.
Egun hauek bikainak izaten dira elkar agurtzeko, aspaldiko partez lagunekin zein senideekin tertulian aritzeko, irribarre egiteko eta pozik egoteko, gozatzeko. Beraz, horixe egiten saia gaitezen, GOZA DEZAGUN ELKARREKIN JAIEZ!
Baina ez ahaztu ERRESPETUZ jaiak ospatzea bezalakorik ez dagoela. ELKAR ZAINDU ETA ERRESPETATUAZ! Emakumeok ere Aske eta Seguru ibiltzeko beharra dugulako, istilurik gabe. Jai seguruak izan daitezen guztiontzat.
Gogoan izan arrazoi ezberdinengatik gure artean egongo ez direnak. Amestu eta hemen baleude bezala ospatu. Muxu bana!
Ez nuke amaitu nahi jai batzordean, Udalean, herrian, jaiak posible egiteko hilabeteak lanean pasatzen dituzuen guztiei eskerrak eman gabe. Guztiok beharrezkoak baikara herria egiteko, jaiak antolatzeko eta Aduna bizirik mantentzeko.
ESKERRIK ASKO! JARRAI DEZAGUN HERRIA EGITEN!
Ondo pasa festak! Irri egin! Dantzatu, eta primeran pasa! Gora Adunako Jaiak!!
Kristina Rodriguez Mendikute, ALKATEA".