Dagoeneko 20. ediziora iritsi da jaien atarian ospatzen den pilota txapelketa. Jende asko elkartu zen pilotalekuan pilotari gazteen jardunarekin gozatzeko asmoz.
Gaur ere festa giroan murgilduko dira adunarrak. 11:00etan txiki krosa ospatuko dute, sagardo dastaketa izango da ondoren, herriko trikitilariek alaituta, txekor jatea, toka txapelketa herritarra, Izer eta Alabier trikitilariekin erromeria eta txekor jateko afaria izango dituzte egunean zehar.