Pasaden asteburuan berotu zituzten motorrak Adunan. Gaur, goizean-goiz, oilasko biltzaileek eman diote hasiera festen lehen egunari. Eguerdian, ohiko oilasko jokoa ospatu da, eta jarraian, oilasko biltzaileen bazkaria egin da. Arratsaldean, 20:00etan, jaiei hasiera ofiziala emateko suziria jaurti dute, “Ongi Etorri Kukurruku” lelopean, Metak kuadrillaren eskutik. Aurretik, jaietako kartel lehiaketako sari banaketa egin dute. Ondoren, berriz, herri afaria izan dute, Euskal Parrilla-k eskainia.
abu 14, 22:19 Aduna
abu 14, 22:25 Aduna