Haurrentzako puzgarriak eta gazteen arteko herri kirolak Adunan

Aiurri 2025ko abu. 17a, 08:41

Atzo arratsaldean Adunan, haurrentzako puzgarriak eta gazteen arteko herri kirolak izan ziren protagonista. Giro paregabea sortu zen herrian, eta jende ugari bildu zen ekintzetan.

Gaur, amaiera emango diete jaiei kuadrillen egunarekin: bazkaria, Iraunkorra txaranga, Muxutruk erromeria eta bestelako ekimenak izango dituzte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!