Esan bezala, Ertzaintzak gizonezkoa atxilotu du langile baten sexu-esplotazioaren delitua eta behin sexualki eraso egiten saiatzea leporatuta. Era berean, emakumeak tratu umilgarria eta droga-substantzia kontsumitzera bultzatu izana ere salatu ditu.
Txapela Club albiste da birritan, urte beteko epean
Iazko abuztuan Espainiako Poliziak sexu-esplotazio eta droga-trafikoarekin zerikusia zuen operazioa egin zuen toki berean. Urtea igarota, sexu jazarpen kontu berriengatik albiste da lokal bera. Iazko abuztuaren 6an herritar talde batek biktimei babesa eta elkartasuna adierazteko elkarretaratzea deitu zuten. Adi egon beharko da deialdietara. Aiurrik informazio hori jaso bezain pronto egingo du zabalkundea.