Gaur, Palestinako egoera gertutik ezagutzeko aukera izango dute adunarrek. Thamer Birawi errefuxiatu palestinarrak “Palestina: eta orain zer?” solasaldia eskainiko du 19:00etan, Kultur Aretoan.
Bihar, berriz, Txulobin, 20:30ean, elkartasun afaria egingo dute; eta ondoren, 21:30ean, Zimiterioan, Gazako Sol Band taldeak hitzaldi musikatua eskainiko du.
