Adunako alkatea, pilotarien senitartekoak, laguntzaileak... galtza bete lan ari dira egunotan. Zeregina ez da txikia: sarreren salmenta, autobusen antolaketa eta herri-afariaren txartelen salmenta. Adunako alkate Kristina Rodriguezek lanen xehetasunak eman ditu.