[Zuzeneko emisioa, klik bakarrera]

Egun handia, Adunarentzat

Aiurri 2026ko ekainaren 27a

Adunak dagoeneko historia egin du, lehen finala jokatuko baitu. Parean dute Hernani, Gipuzkoan erreferente historikoa. Datuak argigarriak baitira: Herriarteko Eskuzko Txapelketaren 58 edizioetatik Hernanik 53 alditan hartu du parte, eta 12 final jokatu ditu. Gaurkoa du hamahirugarrena. 

Ekainak 27, larunbata, 16:30, Donostia-Atano III

HERNANI vs ADUNA

1. Eskuz binaka, kadeteak
2. Eskuz binaka, jubenilak
2. Eskuz binaka, nagusiak

Adunako pilotari taldea

Aiert Aburuza Arretxe, Iker Aburuza Gorostizu, Hodei Barriola Arrospide, Joanes Cestau Sanchez, Peru Cestau Sanchez, Inhar Iparragirre Aburuza, Xuhar Iparragirre Aburuza eta Andoni Olasagasti Goenaga.

 

Jaialdia zuzenean eskainiko du Federazioak bere Youtube kanalean. 28 kanala telebista katean, Ataria.eus-en eta Aiurri.eus-en ere ikusgai izango da.

Jendetza elkartuko da Atanon

Hernaniko kronikak jaso duen datuaren arabera, Sanjuanetan murgilduta dauden arren, hernaniar ugari bertaratuko da finalera: "Herritik jendetza bertaratuko da, dagoeneko agortuta baitaude Hernaniko pelota klubak salgai zeuzkan 650 sarrerak. Adunan, adliz, 325 sarreratik gora saldu dira. Zenbakiez harago, kualitatiboki, deigarria da Adunak mugiaraziko duen herritar kopurua.

Hernaniarrek nola ikusten dute Aduna?

Kronikak honela jaso du partidaren atatikoa: "Hernani da faborito biharkoan, baina garbi daukate jokatu eta borrokatu beharrekoa izango dela, bereziki kadete eta nagusi mailako partiduetan. Jubeniletan, Ekhi Osesek eta Manex Alberdik maila hobea dute Barriola eta Iparragirre adunarrek baino, eta puntu hori ziurtatzea funtsezkoa izango da hernaniarrentzat, txapela ekarriko badute (...) Edonola ere, kontrario arriskutsua da Aduna, motibazioz gainezka, Herriartekoan bere aurreneko finala jokatzeko. Bergararen kontra azkeneko partiduan kanporaketa iraulita iritsiko da, gainera. Baina ez da nolanahikoa hernaniarrek daukaten gogoa ere. 2012an lortu zuten txapela azkenekoz, eta seigarrena eskuratu nahi dute aurten, bere zortzigarren finalean". 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!