Martin Ugalde Orradre-en jaiotzaren mendeurrenaren ospakizunaren baitan programatutako emanaldia. Ugalderen elkarrizketa batetik abiatuta, Josu Martinezek zuzendutako “jainkoak ez dit barkatzen” filma proiektatuko da, ondoren solasaldia burutuko da zuzendariarekin.
19:00 Kultur aretoa Tolosaldea eta tokiko elikadura. “Lurtaro” elikadura burujabetzaren aldeko elkartearen aurkezpena, Maddi Sarasola Eizmendi anoetarraren eskutik.
"Jainkoak ez dit barkatzen" filma ikusteko aukera izango da, azaroaren 17an. Martin Ugalde eta Lezo Urreiztieta aurrez aurre ageri dira ikus-entzunezkoan, eta berez bigarrena da protagonista nagusia. Baina abiapuntua Martin Ugalde berarekin egindako elkarrizketa da, eta haren irudiak ikusteko aukera izango da.Edukiari dagokionez, Lezo Urreiztieta zenaren bizitza aurkezten da. Martinez zuzendariak 2018an egin zuen filma eta trailerreko aurkezpenean honako hau adierazten da: "Lezo Urreiztietak milaka arma erosi zituen euskal antifaxistentzat, ehunka pertsonari bizitza salbatu zien, Franco akabatzen saiatu zen… Lezo Urreiztietaren historia harrigarria, bere ahotik".Filmak ezinbesteko ditu Martin Ugaldek egindako elkarrizketaren audioak, zintak, kontakizunaren ardatza protagonistaren ahotsa baita. Dokumentala 19:00etan eskainiko dute Bastero Kulturgunean, eta ondoren Josu Martinez zuzendariarekin solasaldi batean parte hartzeko aukera izango dute ikusleek.
Joanmari Larrartek adierazi zuenez, erakusketaren helburua "Andoaingo kazetari zein idazlearen bizitza eta lan oparoa ezagutzera ematea da". Horretarako, lau ataletan banatuta, bere ibilbidea eta obra erakutsiko dira: irudi ezberdinen proiekzioa ikusgai egongo da, Ugaldek idatzitako hainbat liburu eta beste hainbeste elementurekin batera. Erakusketa dagoeneko Hondarribian, Donostiako Koldo Mitxelenan edo Bilboko EHUko egoitzan izan da. Andoainen itxiko du urte osoan egin duen ibilbidea.Haren ibilbideari omenaldia egiteko, erakusketa zabal batean jasoko da idazle, kazetari eta euskaltzale ezagunaren lana. OrdutegiaAstelehen-ostirala: 18:30-20:00.Larunbata: 10:30-13:30 eta 18:00-20:30.Igandea, asteartea: Itxita.