Urtarrilaren 22an izango da urteko lehen odol-emate saioa, Gaztelekuan: herrikideek ondorengo telefono zenbakira deitu beharko dute lehenago, egunean bertan txanda hatzeko: 943 00 78 85.
Azken txanpako zereginak amaitu ostean, prest dira, jada, herriko sagardotegiak, txotx-denboraldiari ekiteko. Bada, hilaren 22an, asteazkenarekin, Urnietako txotx-irekiera ekitaldia egingo da Oianume sagardotegian, eguerdiko 13:00tan izango da hitzordua, gonbidatu berezi batekin: Ignacio Tanco, ESAko (Europako Espazio Agentzia) eguzki-sistema arloko burua.
Bi hamarkada luze darama Igancio Tanco urnietarrak espazioari eta bertako mugimenduei begira, ESAko (Europako Espazio Agentzia) eguzki-sistema arloko burua baita. Bada, hogei urteko ibilbidearen errepasoa egiteko, hitzaldia emango du urtarrilaren 22an, asteazkenarekin, Sarobe arte eszenikoen gunean, iluntzeko 19:00tan. Elhuyar Fundazioko Guillermo Roak eta Aranzadi Zientzia Elkarteko Virginia Garciak aurkeztuko dute hitzordua.
Irene Larrañaga Arrutiren argazki erakusketa. irenelarranaga.com
Abuztua | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |