2019ko udal hauteskundeak

Amasa-Villabonako EH Bilduk bere zerrendako hautagaiak aurkeztu ditu

Aiurri 2019ko mar. 29a, 20:15

16 herritarrekin osatu du hautagaien zerrenda Amasa-Villabonako EH Bilduk.

Gurea Zineman egin dute hautagaien aurkezpena arratsaldean. 16 hautagaiak aurkeztu ostean, herritarrei beren iritzia zein den galdetzeko hiru txartel mota banatu dizkiete sarreran, baiezkoa, ezezkoa ala iritzi zuri gisa adierazteko. Herriaren oniritzia adierazten duten txartela altxa dute bertaratu diren guztiek, ez da ezezkorik edota iritzi nulorik egon.

Zerrendagaiak:

  1. Beatriz Unzue
  2. Xabat Laborde
  3. Arantza Lopez
  4. Gorka Kamio
  5. Amagoia Agirre
  6. Ander Goikoetxea
  7. Garazi Bengoetxea
  8. Aitor Sarasola
  9. Garbiñe Galarraga
  10. Iker Zaldua
  11. Oihane Ayestaran
  12. Beñat Iguaran
  13. Maite Barandiaran
  14. Juan Luis Irazusta (lehen ordezko gisa)
  15. Ixone Lahidalga (bigarren ordezko gisa)
  16. Julen Zelarain (hirugarren ordezko gisa)
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!