Orain arteko lanari jarraipena eman eta zerbitzuei eta kalitatezko proiektu estrategikoei dagokionez, udalerria lehen mailan jarri nahi dutela azaldu dute. “Guztiz euskalduna eta plurala den hautagaitza da, siglen gainetik, helburu nagusia, elkarbizitza erraztea eta herritarren beharrei momentu guztian erantzuna ematea delarik”. Egungo alkate eta berriz ere hautagai moduan aurkezten den Maite Izagirrerentzat, “Amasa-Villabonaren gaur egungo eta etorkizuneko erronkak gainditzeko behar bezala prestatuta dagoen hautagaitza da; ideia zein proiektuak oso garbi dituen talde gizatiarra; eraginkortasunean eta etengabekohobekuntzan oinarritutako taldea; instituzioen arteko kolaborazioarekin herriarentzako onura diren proiektuak lortuko dituena; adostasunetik lan egingo duena eta ez ezarpenetik; gizarte, kirol eta kultur eragileekin etengabeko kolaborazioa garatzen jarraitu nahi duena; herri kontsulta batean 1.613 pertsonek hartutako erabaki demokratikoa gutxietsi zeneko garaietara itzuli nahi ez duena; positiboan lan egiten duena eta ez denari ezetz esaten diona. Hau da, Amasa-Villabonak garatzen jarraitu dezan eta gelditu ez dadin lan egingo duen hautagaitza da”.
Hautagaien zerrenda
1.- Maite Izagirre Irazustabarrena
2.- Patxi Agirre Arrizabalaga
3.- Amaia Irazusta Otegi
4.- Juan Mari Iparragirre Irazusta
5.- Juan Manuel Izagirre Irazustabarrena
6.- Olga Aldaz Carretero
7.- Ibon Ariznabarreta Urdampilleta
8.- Pako Sorregieta Ancizar
9.- Ángel Etxabe Iraola
10.- Nieves Sobrado
11.- Juan Martínez De Albeniz
12.- Maite Gónzalez Bilbao
13.- Mertxe Garmendia Bereziartu
ORDEZKOA
1.- Juan Tejeria Amonarriz
Hautagaien datuak
1.- Maite Izagirre Irazustabarrena: 55 urte. Administraria. Amasa-
Villabonako Alkatea
2.- Patxi Agirre Arrizabalaga: 53 urte. Historialaria. Atez Ate sistemaren
kontra jardun zuen “Tolosaldea Txukun” herri plataformaren arduraduna.
3.- Amaia Irazusta Otegi: 45 urte. Administraria. Alkatearen idazkaria.
4.- Juan Mari Iparragirre Irazusta: 71 urte. Delineante jubilatua. Eresargi
Abesbatzako Zuzendaria. Zinegotzia.
5.- Juan Manuel Izagirre Irazustabarrena, “Ioni”: 53 urte. Trafiko eta
aparkaleku zaintzailea. Behar Zana elkartearen zuzendaritza-batzordeko kide ohia .
6.- Olga Aldaz Carretero: 43 urte. Arkitektoa.
7.- Ibon Ariznabarreta Urdampilleta: 37 urte. Lehen Hezkuntzako Irakaslea.
Zinegotzia.
8.- Pako Sorregieta Ancizar: 70 urte. Demokraziaren lehenengo Ogasun
Zinegotzia. Euskadiko Ezkerrako militante ohia
9.- Ángel Etxabe Iraola: 67 urte. Papergintzako teknikari jubilatua. Euskadiko Ezkerrako militante ohia.
10.- Nieves Sobrado: 49 urte. Begiralea. Jangelako zaintzailea.
11.- Juan Martínez De Albeniz: 74. urte. Enpresari jubilatua.
12.- Maite Gonzalez Bilbao: 38 urte. Lehen Hezkuntzako Irakaslea. Odol emaileen elkarteko kidea.
13.- Mertxe Garmendia Bereziartu: 59 urte. Kimikan lizentziatua. Eusko
Jaurlaritzako Turismo Zuzendari ohia.