Amasa-Villabonako EH Bilduk Pernando Barrenaren hizketaldia antolatu zuen atzo arratsaldean Txistulari plazan. ‘Orain Errepublikak’ izeneko koalizioan aurkezten da politikari nafarra Europarako, EH Bildurekin. EH Bilduz gain, Esquerra republicana eta BNG (Bloque Nacionalista Galego) alderdietako kideek ere osatzen dute koalizioa. Oihana Iguaran amasarrak gidatu zuen hizketaldia.