2019ko udal hauteskundeak

PSE-EEko Maria Luisa Arijak herritarrak zoriondu ditu

Aiurri 2019ko mai. 27a, 13:23

Maria Luisa Arija, PSE-EEko Amasa-Villabonako hautagaiak, ohar bidez, herritarrak zoriondu ditu hauteskundeetan izandako parte hartzeagatik. Era berean, PSE-EEri botoa eman dioten herritarrei eskerrak eman dizkie.

Amasa-Villabonako udaletxean PSE-EEko ordezkaritza zabaltzea gustatuko zitzaiokeen arren, pozik agertu da, “hautetsontzietan jaso dugun sostenguak, herritarren babesa dugula erakusten du”. Datorren legealdian, Amasa-Villabonako herritarren bizi-kalitatea hobetzeari emango dio lehentasuna.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!