Eneko Gurrutxaga, etxean garaile

Ainhoa Gil 2019ko urr. 20a, 11:16

Eneko Gurrutxaga amasarra izan zen garaile Amasako Mendiduatloiean. Maria Gomezek lortu zuen garaipena emakumeen artean eta, bikoteka, Xabier Garagarza eta Gexan Albisu izan ziren garaile. Eguraldi ederrarekin joan zen kirol-proba eta giro polita sortu zen Amasan. 

49 parte-hartzaile hartu zituen banakako probak, eta beste 19 bikote ere aritu zen mendiduatloiean. Ikuskizun polita ekaini zuten guztiek ere. Gizonezkoen artean, Iñaki Isasi izan zen bigarren postuan eta Jon Aperribai sailkatu zen hirugarren postuan.

Bi emakume aritu ziren banakako proban. Mari Gomez izan zen garaile eta haren atzetik sailkatu zen Jessica Hernandez.

Binakako proban, Xabier Garagarza eta Gexan Albisu izan ziren garaile, Aitor San Sebastian eta Mikel Irurzun izan ziren bigarren, eta Iñigo Aseginolaza eta Irati Larrañaga sailkatu ziren hirugarren postuan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!