"50 urtez geroa pasaka". Horixe du lema 50. urteurreneko logoak. Fleming Herri Eskolaren ezaugarri nagusiak "kolorea, alaitasuna eta bizitasuna" direla azpimarratu zuten, baina baita beste hauek ere: osasuna eta ingurugiroaren defendatzailea, parekidea, berritzailea, kultur anitzekoa, publikoa eta doakoa. Hitzaldiarekin amaitzeko Xalbadorren hitzak ekarri zituzten gogora: "Herria da gorputza, hizkuntza bihotza".
Ondoren, nigeriarrek beren herrialdeko kantua jarri eta dantzatu zuten; eta Nirakaguako gurasoek, berriz, nikaraguarrak nolakoak diren adierazteko hitz batzuk esan zituzten: "nikaraguarrak oso etxekoak gara. Maitasunez prestatutako jakiak jatea gustatzen zaigu. Jende ona gara eta bihotz solidarioa dugu, beti gaude eskua botatzeko prest".
Herrian barrena kalejiran joan ziren, batukadaren konpainian. Ondoren, haurrentzako jolasak, tailerrak eta te dastaketa ere antolatu zituzten, eta txokolatea askaldu zuten.