“Anders Gallery familia handia gara eta eskerrak emateko nahia dut”, adierazi du Anderrek. Datorren igandean, –abenduak 15–, beraz, hainbat ekintza izango da, Errota kaleko denda-galerian, 16:00etatik 20:00etara.
Besteak beste, Egoitz Bengoetxea argazkialariak gerturatzen diren bezeroen tatuajeen erretratuak egingo ditu. Edota Beertokiko kideek Kazalis garagardoa eskainiko dute. Sorpresa gehiago ere izango da igande arratsaldean. Dendara gerturatu nahi duenak, zabalik aurkituko ditu ateak.