2019/12/23 17:00

Antzerkia

Lur, haurrentzako antzerkia

Lur, haurrentzako antzerkia
Gurea antzokia, Amasa-Villabona

Xare Produkzioen eskutik.

Erne! Astelehena da.

Julian jostailu-denda zahar baten jabe da. Egun gutxi barru Ane, bere bilobak, sei urte beteko ditu eta opari berezi bat prestatzen ari zaio; berarentzat propio egindako panpina. Anek eta Julianek bidaia zirraragarri bat hasiko dute panpinarekin batera, desioak betetzen dituen izar majiko baten bila. Itxuraz abentura irudimentsua dirudienak Ane eta Jon, bere aitaren, arteko harremana berbideratzen lagunduko du. Azken aldian Jonek onarpen arazo bat dauka. Izan ere, Ane mutila da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!