Maskarak doan banatzen ari dira 65 urtetik gorako herritarren artean

Aiurri 2020ko mai. 2a, 12:06

Eguraldia lagun, aspaldiko mugimendurik handiena sumatu da goizean Villabonako kaleetan. Goizean goizetik kirola egitera nahiz mendira abiatu dira herritarrak. Erosketatara gero, pasiora adineko pertsonak, haurrekin pasiatzera ere bai eguerditik aurrera. Tartean, Amasa-Villabonako Udalak bideratuta, bolondres taldea maskarak banatzen ari da 65 urtetik gorako herritarrentzat, doan.

Eguerdiko 13:30ak arte arituko dira lan horretan. Argazkiak Malkar plazan ateratakoak dira, baina herriko auzo ezberdinetan ari dira banaketa egiten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!