Inauteri giroa, Arroa auzoan

Aiurri 2020ko mai. 2a, 17:30

Maiatza izanagatik, Inauteri giroa nagusitu da Arroa auzoan. Balkoiak oihal koloretsuz apaindu dituzte arratsaldeko 18:00etan hasiko den musika festa girotzeko. Alberto Campos eta Eider Urriza arduratuko dira auzoa musika doinuekin alaitzeaz.

Argazkiak: Arantxa Irazustabarrena.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!