Emakumeen Pala Txapelketa Azkarra uztailaren 18an jokatuko da, Bear Zana pilotalekuan. Behar Zanako emakumeekin jokatzen den txapelketa azkarra bertan behera geratu zen Covid19aren ondorioz eta berreskuratu egingo da uztailerako Villabonako pilota kartelera osatzeko asmoz.
Santio jaien azken egunean, uztailaren 31n, urteroko errebote partida jokatuko da. San Inazio eguneko partida ez du galdu nahi Behar Zana elkarteak eta aurtengoa Hazparneren aurka jokatuko den 91. aldia izango da. Egun horretarako ere, plaza guztiz itxiko litzateke, aforoak neurtu eta ikusleak eserita egon beharko dira.