Herrian barrena euskal kantuak kantatuz eta dantzatuz animatu ohi dira herritar ugari kantujiran. Karrozan bertan, sardinak eta sagardoa edukitzen dituzte eguerdiko goseari aurre egiteko. Erromeri eguna, berriz, arratsaldez ospatzen da, kantujirarekin bat eginez. Sagardoa eta pintxoak egon ohi dira hurbiltzen direnentzako. Aurreko urteetako irudiekin osatu du Aiurrik argazki galeria.
2019 uzt 28 Amasa-Villabona