Konfinamendu osteko lehen kontzertua eskaini zuen atzokoan Habi taldeak. Yeray Gasconek eta Jon Ander Artolak bigarren diska grabatu berri dute eta 'Loratu' izeneko lehen diskako kantuez gain, berriak ere jo zituzten.
Ikusleek unean bertan partekatu zituzten kontzertuko irudiak eta bideoak sare sozialen bitartez. Habi taldeak Instagram kontuan adierazi duenez, "atzoko kontzertua oso berezia izan zen guretzat. Herrian, etxean, familia, lagunak... Mila esker plaza bete zenuten guztioi!!!".
Amasa-Villabonako Udalak 'Berpiztu Amasa-Villabona' ekimenaren baitan antolatutako kontzertua izan zen Habirena.