Santioak 2020

Remi Ayestaranen omenaldian plaza jendez bete da

Mikel Arberas eta Olatz Lasa 2020ko uzt. 31a, 21:19

Hamaikagarren urtez egin zaio omenaldia Remi Ayestarani. Errebote plazan izan da ekitaldia eta jendez bete da plaza. Amaieran, Remiren oroigarria dagoen Remi pasealekura hurbildu dira larrosak uztera.

Esne Beltzako kide diren Xabi Solanok eta Zigor DZ-k ireki dute omenaldia. Ondoren, dantza egin dute Iraia Irazustak eta Oihane Urretak. Bertsotan Beñat Iguaran eta Amaia Agirre aritu dira, eta azkenik Remiren anaiak hartu du hitza.

Plazako ekitaldia amaitzean, Remiren oroigarrira joan dira larrosak uztera eta ondoren, 'Eusko Gudariak' abestia abestu dute bertaratutako guztiek.

Erlazionatuak

Remi Ayestaranen omenaldia

Olatz Lasa eta Mikel Arberas 2020 uzt 31 Amasa-Villabona

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!