Garaipenik ez Behar Zanako pilotarientzat Donostiko Udako Txapelketako finalean

Aiurri 2020ko abu. 31a, 11:03

Argazkia: Pilotaren Txokoa.

Atzo egun osoan ospatu ziren Donostiko Udako Txapelketako finalak Loiolako pilotalekuan. Benjamin mailan, Imanol Zufiria eta Beñat Larrarte bikoteak 16-09ko markagailuarekin galdu zuen Atauneko Alberdi-Agirreurreta bikotearen aurka. Nagusi mailan, Iñaki Lizasok jokatu zuen Antiguako Xabier Ortiz de Urbina bikote zuela eta horiek ere ez zuten txapela janztea lortu 20-22 galdu ostean Urkizu-Labaka bikotearen aurka.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!