2020/09/27 17:00

Antzerkia

'Marierrauskin' haurrentzako antzezlana

'Marierrauskin' haurrentzako antzezlana
Gurea antzokia, Amasa-Villabona

Glu Glu Produkzioak-ek Marierrauskin haurrentzako ipuin klasikoa antzerkira eraman du, 3 eta 8 urte bitarteko haurrentzat moldatuta. Antzezlana Gurea antzokian izango da irailaren 27an, 17:00etan. Sarrerak aurrez erosi daitezke 5 eurotan Basajaun liburu-dendan edota Amasa kafetegian; eta egunean bertan leihatilan 6 eurotan.

  • Aktoreak: Itxaso Quintana, Andrea Covadonga, Sara Barroeta, Jon Casamayor, Ugaitz Alegria eta Iñaki Maruri.

Azalpena
Norak urteurren eguna ospatzeko sekulako festa antolatu du. Nora ete bere lagunak primeran pasatzen ari dira festara Lys iritsi arte; gelako liderra eta neskato harroputza. Lysek festako dena gaitzetsuko du: jana eta edana, dekorazioa eta Norak jasotako opari guztiak, zapata berriak bereziki. Inbidia du, berak ere halako zapatak nahi dituelako izan. Eskolako umeak Lysen gehiegikeriekin asper-asper eginda daude eta hartu dute erabakia: hemendik aurrera ez diotu Lysiri men egingo, ezta bere iruzkin maltzurrekin barre gehiagorik egingo ere.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!