Behar Zana elkarteak irabazi du isats gisatu lehiaketa

Aiurri 2020ko ira. 12a, 14:01

XXV. Azoka Berezia izan da gaurkoan Errebote plazan. Azokaz gain, isats gisatu lehiaketa ere izaten da eta aurtengoan sei elkartek hartu dute parte. Horrez gain, lehen hiru postu politenak ere saritzen dituzte.

Isats gisatu lehiaketaren sailkapena:

  1. Behar Zana elkartea (Villabona) - 104 puntu.
  2. Irrintzi elkartea (Villabona) - 91 puntu.
  3. Uxo-Toki (Amasa) - 89 puntu.
  4. Zunbeltz elkartea (Villabona) - 81 puntu.
  5. Aitzondo elkartea (Asteasu) - 78 puntu.

Postu politenei saria:

  1. Felix Barcina.
  2. Ximun Lasa.
  3. Marta San Miguel.

Epaimahai lanetan bost aritu dira:

  • Javi Rivero - Ama Tabernako sukaldaria.
  • Elena Lazkano eta Arantxa Lazkano - Ongietorri jatetxe zenaren sukaldariak.
  • Gorka Eguren - Hotel Astoriako sukaldaria.
  • Xabat Laborde - Amasa-Villabonako alkateordea.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!