Elkar estudioan grabatu zituzten ekainean diska osatzen duten zortzi kantuak, Victor Sanchez soinu teknikariaren gidaritzapean.
Habi musika talde billabonatarrak 'Koloreak' izena eman dio bere bigarren lanari. Diskaren azala taldea osatzen duten Yeray Gasconek eta Jon Ander Artolak diseinatu dute. Azaroa amaierarako diska salgai egongo dela iragarri du taldeak sare sozialetan. Biniloan ere eskuragarri egongo da.
Elkar estudioan grabatu zituzten ekainean diska osatzen duten zortzi kantuak, Victor Sanchez soinu teknikariaren gidaritzapean.
2020 uzt 13 Amasa-Villabona