Ahobizi eta Belarriprest txapen banaketa martxan da Amasa-Villabonan

Aiurri 2020ko aza. 10a, 18:53

Euskaraldian parte hartzeko izena eman dutenek, txapak jasotzeko tartea izango dute azaroaren 20tik abenduaren 4ra. Horrez gain, izena emateko aukera ere egongo da. 

Euskaraldiko Ahobizi edota Belarriprest txapak eskuratu ahal izango dira azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean. Bertan bandelorak eta musukoak ere salgai egongo dira.

Hona hemen ordutegia:

AZAROAK 17, 18, 19 

Arratsaldez Berdura plazan:  18:00 - 19:30.

AZAROAK 16, 17, 18, 19

Goizez Udaletxeko Euskara Zerbitzuan: 09:00 - 14:00.

 

Horrez gain, online bidez ere eman dezakezu izena izenematea.euskaraldia.eus  orrialdean.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!