Amasa-Villabonako tabernarien idatzia larunbateko manifestazioaren inguruan

Aiurri 2020ko aza. 19a, 13:56
Azaroaren 13an tabernariek egindako prosteta Amasa-Villabonako Errebote plazan.

12:00etan abiatuko da manifestazioa larunbatean Errebote plazatik. Babes gisa, irekita dauden komertzioei manifestazioa pasatzean lokaleko argiak itzaltzera gonbidatu dituzte tabernariek.

SOS ostalaritza

Bi aste gure tabernak, topaguneak itxi zituztela, zentsuratu eta isildu gintuztela!

Bigarren aldiz, gaizkileak bagina bezala baztertuak eta zigortuak, pandemiaren kudeaketa txarraren ardura gure gain utzita... Ez omen gara sektore esentziala! Sektore esentzial EZ honi, autonomoei, sozietate txikiei, familiarteko negozioei esklabutzara bultzatzen zaie zergei BEZari eta gainontzeko betebeharrei eusteko.

Horregatik guztiagatik:

  • Langileen ERTE-en %100a eskatzen dugu.
  • Lantokietako alokairu, hipoteka eta konpromisoei irtenbidea eskatzen diogu.
  • Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa ekonomiko zentzuzkoa eskatzen dugu eta ez beste kutxa batzuetara joango diren dirulaguntzak.
  • Diru sarrerarik ez badago, ordainketarik ezin dugu egin.
  • Gure lantokiak duinak izatea nahi dugu eta lan egin nahi dugu.
  • Lapurtu dizkiguten eskubideengatik.
  • Gure inguruko guztien lanpostuengatik: zerbitzari, sukaldari, garbitzaile, banatzaile, komertzial...
  • Zergak etetea eskatzen dugu.

Horregatik guztiagatik, azaroak 21ean eguerdian Amasa-Villabonako Errebote plazatik hasita egingo den manifestaldi zaratatsuan parte-hartzera gonbidatzen zaituztegu denoi: bizilagun, bezero, lagun... Irekita zaudeten komertzioei protesta martxa pasatzean argiak itzaltzera gonbidatzen zaituztegu, zuen atxikimenduaren seinale.

Amasa-Villabonako tabernariak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!