Komertzio, denda eta taberna gehienak dauden kaleetan ipini dira argiak, hala nola Kale Nagusian, Kale Berrian, Santio kalean, Txistulari plazan, kiroldegi inguruan eta Larrea zein Errota auzoetako aurrealdean.
Covid-19a dela eta, aurtengoan ez da ekitaldirik egin Gabonetako argien piztueraren aitzakian. Iluntzen hasi bezain pronto piztu dituzte argiak, urdin kolorekoak gehienak.