Pasa den urteko arrakasta ikusita, bigarrengo aldiz antolatu dute Zunbeltz elkarteak, udalarekin elkarlanean Olentzaroren basoa ekimena eta sekulako arrakasta izan du. Arratsaldeko 17:00etan hasita, bederatzi emanaldi eskaini dituzte, talde bakoitzean 50 laguneko taldeak osatuz. Osasun egoerak eskatzen dituen neurri guztiak errespetatuz, ordu laurdenero txandaka ekin diote talde bakoitzak ibilbideari, distantziak mantenduz eta musukoa jantzita. 2012 eta 2018 urteen artean jaiotako haurrek izan dute disfrutatzeko aukera. Etxeondotik abiatu dira Aranzabiraino, Aranerrekatik gora eta bidean neguko solistizioko pertsonaia ugari gertutik ezagutzeko aukera izan dute, garai bateko usadioak eta sinesmenak gogora ekarriz.