2021/07/18 19:00

Antzerkia

Kale gorrian, kale antzerkia. Barsanti teatroa

Kale gorrian, kale antzerkia. Barsanti teatroa
Amasa-Villabona

Aitona-amona bikote bat etxe gabe geratzear dago. Berrogei urtez bizi izan dira etxe horretan, auzo horretan, eta, gaur, ezkondu ondoren erosi zuten pisua betirako uzteko unea iritsi da.

Polizia beren balkoiaren azpian dago, gunea inguratuta dute, eta epailearen agindua betetzeko prest daude. Auzokideak etxearen inguruan batu dira egoera horren lekuko izan eta beharbada, kexatzeko.

Marianok ez du etxetik joateko asmorik, amaierara arte gogor eutsi nahi du. Horretarako, hainbat estrategiaz baliatuko da. Begoñak, bestalde, nahiago du egoera horrekin lehenbaitlehen amaitu.

uztailak 18, igandea / 19:00

  • ZUZENDARITZA: Pako Revueltas
  • ANTZEZLEAK: Juanjo Otero eta Aritza Rodriguez

Erreboteko plaza

Kultura Sailak antolatutako ekintza

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!