"Amasako jaietan gazte eguna bueltan izatea oso garrantzitsua da"

Irune Alfonso 2021ko aza. 8a, 08:00

Kepa Otegi Amasako jai batzordeko lehendakari izatera boluntario aurkeztu da. Etorkizunari begira, herriko festak eta gazte giroa piztu daitezen erreleboa hartu du.

Pandemia osteko eskualdeko lehen jai ofizialak, San Martinak. Zer suposatzen du horrek?

Ideia horretan ez dugu asko pentsatu. Egia da eskualdeko lehenengo jaiak direnez, horren arabera antolatu ditugula zenbait ekintza jende pilaketa handiegirik ez egoteko. Aurten, jai batzordeko bileretan hitz egin dugunez, herritarrentzako, guretzako jaiak nahi izan ditugu festak. Kanpora begira edo kanpoko jendearengan pentsatu beharrean, batez ere, herriko gazteengan jarri gara pentsatzen. Lehenengo jaiak izanik “suabeak” izateko. 

Urduri zaudete?

Urduri ez da hitza, gogoa aipatuko nuke nik. Gogo handia nabari da. Lehenengo bilera herriko festak egin edo ez egin erabakitzeko izan zen. Gero, izugarrizko gogoa nabaritu da, festa usaina dagoela esango nuke. 

Urteroko zer ekintza berreskuratuko dira?

Ez da ideia berririk sortu. Ez dugu asko aldatu, lehen zegoenari eutsi diogu. Garrantzitsuena gazte eguna izango da, edo guk ezagutzen dugun bezala oilasko joko eguna. Urtebetez egin ez izanak Amasar bezala, asko esan nahi du guretzat. Herriarentzat egun hori oso garrantzitsua da eta hori bueltan izatea beste egun guztien gainetik jartzen dugu. Aurten, herri bazkaririk ez da izango, baina, horrek ere beti izan du xarma berezia, herritar guztiak biltzeko aukera polita delako.  

Oilasko jokoa herritar bakoitzarentzat desberdina da. Niretzat haurtzarotik ezagutzen dudan ekitaldi berezia da. Eskolatik bueltan plazara joan, elkartean herritarrak bazkaltzen ikusi, bertatik irtetera itxaron eta plazara itzuli oilasko jokoa eta soka-dantza ikustera. Gaur egun oilaskoari ez zaio burua mozten, baina soka-dantza egiten da eta haurtzarotik sortzen den xamar eta grina ikusten da. Jendea ondo pasatzen ikusten duzu eta bertan parte hartzeko gogoa jartzen zaizu. 

Elkarrizketa osorik, Aiurri hamaboskariaren 592. zenbakian

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

  • Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
  • Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.

Harpidedun egin nahi izanez gero, horretarako aukera zuzena eskaintzen du www.aiurri.eus webguneak, klik bakarrera. Gainerakoan, albiste honen bukaeran ere baduzue Aiurrikide egiteko aukera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!