Merkataritza Indarberritzeko Plan Berezia martxan, Amasa-Villabonan

Irune Alfonso 2022ko ots. 14a, 14:45

Villabonako Udalak Merkataritza Indarberritzeko Plan Berezia (MIPB) jarri du martxan Oria Merkatari Elkartearekin elkarlanean. Enplegu asko dituen funtsezko sektore ekonomikoa izatetik haratago, saltoki eta dendek herriko kaleei ematen dien bizitza azpimarratu du Beatriz Unzue alkateak eta; herriko merkataritza sektorea bizirik eta osasuntsu mantentzeko neurriak hartu behar direla aipatu du. Halaber, Arantxa Mujika Oria Merkatariko kideak pandemiaren ondorioak orain antzematen ari direla  eta berriro ere herritik kanpo erosi eta kontsumitzeko joerara dagoela azalerazi du"Iaz, herritarrek ezin zutenez herritik atera herrian geratzen ziren, baina orain berriro ere lehen zejoen joera berdinera itzultzen ari gara"

Villabonako Merkataritza sustatzeko planak bost fase izango ditu: 

  • Lehenengo fasea: Euskarriak martxan jartzeko analisia. Aurre Diagnosia egiteko galdetegiak eta inkestak egingo dira
  • Bigarren fasea: Eskaintzak aztertuko dira. Merkatariek duten perfila eta egitura aztertuko da. Hala nola, espazioa, argiteria...behaketa zuzena egingo da, eta merkariei galdeketa egingo zaie euren beharrak identifikatzeko. 
  • Hirugarren fasea: Eskariaren azterketa egingo da bertako kontsumitzaileen joera aztertzeko. 
  • Laugarren fasea: Beharrekoak diren eragileak aztertu, tokian tokiko errealitatea aztertu.  
  • Bosgarren fasea: Merkatarien, udaleko langileen eta gainontzeko eragileen esperientzia eta beharrak aztertuta, ekintza plana diseinatuko da. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!