Bi aktore gazte zuzendari famatu baten etxean esnatzen dira, gau festa zoro baten ondoren; burua nahastuta eta pixkat mozkor oraindik, bakarrik eta apartamentuan giltzapetuta daudela ohartzen dira. Hortaz, patua onartu eta denbora tarte hori elkarrekin bizitzea erabakitzen dute, elkar deskubritzeko eta guk nortzuk diren ezagutzeko balioko duten ordu batzuk: gizarte eta lanpostu kapitalista eta konpetitibo honetan euren tokia bilatzeko borrokan ari diren bi emakume gazte, hain zuzen ere.
“Winona & Grace” antzezlanak aktore izatearen eta zure bizitza arteari eskaintzearen auziaren inguruko testua da. Hainbeste gorabehera dituen lanbide bat bizitzearen ezegonkortasunak eta ziurgabetasunak, “izar bat” izatearen ametsarekin talka egiten du, lanbide hori aukeratzeak dakarren errealitatea erakusteko helburuarekin.
“Zer izan nahi dugu?” galdera “Benetan nor gara?” koskan bihurtzen da. Heldutasunari buruz ere hitz egiten du lan honek, bizi-erabakiei buruz, amets hautsiei buruz, etsipenari buruz, norbait izateko exijentziari buruz… Gure bi protagonistekin batera, konfesio, negar, delirio, abesti eta barrez betetako bidaia egingo dugu “Winona eta Grace” antzezlanean.
Testuak: Ainhoa Artetxe, Grace Doniz eta Alex Gerediaga
Dramaturgia eta zuzendaritza: Alex Gerediaga
Zuzendari laguntzailea: Arrate Etxeberria
Antzezleak: Ainhoa Artetxe eta Grace Doniz
Eszenografia eta jantziak: Azegiñe Urigoitia
Argiak: Oier Ituarte
Bideoak: Jesus Pueyo
Apirilak 3, igandea: 19:30