Behar Zana | 75 urte

Behar Zanaren 75 urte laburbiltzen dituen erakusketa inaugurazioa

Irune Alfonso 2022ko mai. 26a, 17:59

Ikusgai da dagoeneko 75 urte laburbiltzen dituen Behar Zana Pilota elkartearen erakusketa. Bertan pilota, pala, zesta, eta boloak agertzen dira, baina nabarmena da pilotak izan duen garrantzia eta historia. Erakusketan, urte luze horietan parte hartu duten kide, pilotari profesional, ez profesional, pilotazale, eta kideak agertzeaz gain; pilotaren hastapenak agertzen dira, lehen liburuak, dokumentu zaharrak eta baita lehendabiziko kartelak ere. Erakusketa ikusgai egongo da maiatzaren 26tik 29ra, eta ekainaren 3tik 5era.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!