Ekainaren 3an Txupinazoarekin hasiko dute eguna, Errebote plazan izango da arratsaldeko 18:00tan. Jarraian, Bear Zana pilotalekutik abiatuta, buruhandi eta erraldoiak herria zeharkatuko dute dultzaineroekin. Gainera, 25 orduko Pilota Maratoia ere izango da, Bear Zana pilotalekuan, hortaz, ekainaren 3an 18:00tan hasiko dira, ostiralean, eta , ekainaren 4an amaituko dute, larunbatean arratsaldeko 19:00tan.
Ekainaren 4an Xake Txapelketa izango dute elkartean goizeko 10:00tan. Arratsaldean, herrian aski ezaguna den Incansables Txaranga izango da, 19:00etatik 20:30ak bitarte. Indarrak berreskuratzeko, 75.urteurreneko afaria egingo dute elkartean eta ondoren, gauak jarraitzeko, tradizionalki egiten den danborrada. Behar zanako kideek parte hartuko dute gaueko 23:30ean.
Ekainaren 5an, Dianarekin esnatuko da herria, herriko dultzaineroekin goizeko 09:00tan. Ondoren, errebote partida izango da Errebote plazan, goizeko 11:00tan.