Suziria jaurti eta hasi dira Behar Zanako kideak asteburua ospatzen. Herriko dultzaineroekin batera, buruhandi, erraldoi, eta ipotxak dantzan atera dira herritik barrena. Aldi berean, Bear Zana pilotalekuan 25 orduko pilota maratoiari solidarioari ekin diote eta ez dira geratuko bihar arratsaldeko 19:00ak bitarate, lortutako dirua, aspanogi elkartearentzat izango da.