25 orduz pilotak ez zuen etenik izan Amasa-Villabonan. "Pilotadek batzen gaituzte" leloa oinarri hartu eta billabonatarrak Aspanogi elkartearentzat etenik gabe pilotan jokatzen aritu ziren. Familia, lagun eta kide ugarik hartu zuten parte bertan. Guztia borobil atera, eta amaieran, Iñaki Lizasori omenalditxoa egiteko aprobetxatu zuten Behar Zana Pilota elkarteko kideek, hainbat eta hainbat urtetan pilotaren aldeko lana egite arren. Momentu hunkigarria izan zen, pilotalekua betea ekimena babestuz eta Lizasori eskerrak emanez.