Santioak 2022

"Rozioaren ideiak harrera oso ona izan du herrikideen artean"

Irune Alfonso 2022ko eka. 28a, 07:00

Santa Ana eguneko ospakizuna.

Aitziber Cenzano eta Iyuya Urrutia Rozio eguneko antolatzaileetakoak dira. Uztailaren 26an izango da, Santa Ana egunean.

Santa Ana Egunean ospakizun berezia iragarri duzue: Rozio festa. Zer egiteko asmoa duzue?

Iyuya Urrutia: Goizean kalejira egingo dugu Rozioa irudikatuz. Atsedenaldietan dantza egingo dugu. Herritarrek parte hartuko dute eta asko flamenkoa dantzatzeko gogoz daude. Jarraian, bazkaria egingo dugu eta arratsaldean Sokamuturra egongo den tarte horretan txarangak lagunduta Errebote plazari buelta bat emango diogu. 

Zer da ospakizun berezi horren bitartez trasmititu nahi duzuena?

I.U.: Santiotan, uztailaren 26an, konpartsa herrikoia egiteko ohitura izan da. Oinkarik antolatutakoa edo garai bateko Ezkontzaren urteurreneko ospakizuna, gertuko adibideak jartzen hasita. Herrian giroa sortu, elkartu eta gai baten bueltan mozorrotu eta ondo pasatzeko helburuarekin antolatu dugu Santa Ana eguna. Irekia izatea da asmoa, edonork parte hartzeko modukoa. 

Zenbat lagunek parte hartuko duzue antolakuntzan, prestaketa lanetan? Eta egunean bertan?

I.U.: Bilera irekia deitu zuten eta bertara hamar lagun hurbildu ginen bolondres lanetan aritzeko prest. Karrozak prestatzen, dantza ikastaroak ematen, beste batzuk Rozioko kantak abesteko prest agertuz… bilera ireki horretan atera ziren ideiak aurrera eramaten arituko gara. Egunean bertan ez dakigu zenbat jende agertuko den baina nabari dugu Rozioaren ideiak harrera oso ona izan duela herrikideen artean. Festarako gogoz somatzen dugu herria. Beste urteetan hirurehun pertsona inguruk parte hartu dute konpartsan, aurten laneguna egokitu da. Hemendik lanean ariko direnak animatu nahi ditugu arratsaldean gurekin batzera.

 

Elkarrizketa osoa irakurgai dago Aiurri hamaboskarian

 

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

  • Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
  • Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.

Harpidedun egin nahi izanez gero, horretarako aukera zuzena eskaintzen du www.aiurri.eus webguneak, klik bakarrera. Gainerakoan, albiste honen bukaeran ere baduzue Aiurrikide egiteko aukera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!