Gabonak | Aiztondo

“Gazteek sukaldean denbora gutxiago pasatzen dute”

Irune Alfonso 2022ko abe. 28a, 07:34

Idoia Mujika Altzo Amasa-Villabonako harategiko arduradunetakoa da.

Gabonetako oporretan otordu handiak egiten dira. Abenduaren 24a al da egunik lanpetuena? 

Abenduaren 24ko aste osoa izaten da orokorrean gogorrena. Lanik handiena orduan izaten da, enkargu asko jasotzen ditugu eta tentsioa handia izaten da. Zehatza izan behar badut, bezperan edo aurreko bi hiru egunetan izaten da lanik gehien. 

Beste zein egunetan esango zenuke saltzen dela gehien?

Lan gehientsuena urte zaharrak izaten du, otordu handiak egiten dira hemen eta egun honek lana ekartzen du. Gerora, gabonetako oparietan pentsatzen hasten da jendea eta erosketa gutxiago egiten dira, errege egunetara bitarte salmentak jaitsi egiten dira. 

Belaunaldi berrien erosketen joera aldatu egin dela esango al zenukete?

Zalantzarik gabe. Ohiturak asko aldatu egin dira eta gazteek sukaldean denbora gutxiago pasatzen dute janaria prestatzen, helduak sukaldean dauden bitartean ondo, baina bestela ez. Gaur egun, azken momentuko elikagaiak gehiago preparatzen dira, plantxa asko erabiltzen da eta saltsarekin edo eta labean egiten direnak ez dira hainbeste egiten. 

Prestatutako janaria saltzen duzue dendan. Egun hauetan asko saltzen da?

Ez dago ohitura handirik egia esan. Jendeak otordu hauetan arkumea, solomilloa eta txuletak
erosten ditu. 

Elikagaiez ari garela, herritarrek erosketak garaiz egiten dituzte edo azken ordura arte itxaroten dute?

Geroz eta beranduago egiten dituzte erosketak; lehen hilabete hasieran eta orain azken bi asteetan.

 

 

 

Elkarrizketa hau eta gehiago irakurgai Aiurri hamaboskarian

 

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

  • Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
  • Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.

Harpidedun egin nahi izanez gero, horretarako aukera zuzena eskaintzen du www.aiurri.eus webguneak, klik bakarrera. Gainerakoan, albiste honen bukaeran ere baduzue Aiurrikide egiteko aukera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!