urt 05 Asteasu
Zaldi gainean, Elizmendin behera iritsi dira hiru erregeak Asteasura. Laguntzaile asko zituzten inguruan, suziekin bidea argituz eta danborra joz. Haiekin batera ziren Asteasuko txistulariak eta trikitilariak, baita Olentzero bera ere.