Amasatik jatsi dira Errege Magoak. Eguraldi aurreikuspenagatik ibilbide motza egin dute, baina, zorionez, euririk ez du egin ia ibilbide osoan. Haurrak pozez txoratzen aritu dira Errege Magoei deika eta karameluak jasotzen. Ondoren, jaiotzara gerturatu, eta jarraian Berdura plazara jo dute haurrekin hitz egiteko.