Aurreko astearen amaieran egin zuen iragarpena, sare sozialetan zabaldu zuen bideoaren bitartez. Albistearen oihartzuna berehalakoa izan da. Eta erreakzioa, kasu gehienetan antzekoa: Harridura, lehenik; pena, ondoren; eta animozko hitzak Cenzanori, azkenik. Kale Nagusiko dendariak bazuen dohaia: liburuen eta diskoen aldeko lan pedagodiko itzela egin zuen, dendan bertan eta sare sozialen bitartez. Gertuko merkataritzak hori du aldeko, aurrez aurreko aholkuak eskaintzen dizkizula dendariak. Eta Aitziber Cenzano horietakoa da.
Ver esta publicación en Instagram