Gabonak | Aiztondo

Olentzero eta Mari Domingiren etorrera eskualdera

Aiurri 2023ko abe. 24a, 08:01

Beterri-Aiztondora iritsiko dira bi pertsonaia maitatuak. Lehenago, goizean hasita, kantuan aritzeko hitzordurik ez da faltako.

Aduna

Olentzero eta Mari Domingi. Guraso Elkarteak antolatuta.

09:00, irteera plazatik.
13:15-13:30, plazan.


Amasa-Villabona

Olentzero eta Mari Domingi.

11:00, Erreboteko plaza.

Olentzero, Mari Domingi eta basoko pertsonaiak, kalejiran.

18:00, Etxeondo.


Andoain

Gabon eguneko erronda musikatua, Gora Kaletxiki txarangaren eskutik.

12:00, Zumea plazatik Goikoplazara.

Olentzero eta Mari Domingiren etorrera. Aita Manuel Larramendi Ikastolak Olentzero eta Mari Domingiren etorrera ospatuko du.

17:30, Espigoia.

 

Asteasu

Olentzero eta Mari Domingi.

11:45, plaza.

 

Larraul

Kantu eskea. Larraulgo Baserrietan barrena.

09:30etan hasita.

Olentzero eta Mari Domingiren etorrera.

17:30.

Zizurkil

Kantuan. Otaño herri eskolako eta Zubimusu ikastolako ikasleek Elbarrenako kaleak alaituko dituzte.

12:00etan Aurrera plazan elkarteko dira, elkarrekin hamaiketakoa egiteko.

San Millan ikastetxeko ikasle eta gurasoek Mendibailaran barrena egingo dute kantu-erronda.

 
Herri Olentzeroa. Olentzero eta Mari Domingi Joxe Arregi plazara hurbilduko dira.

17:30.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!